jueves, 21 de diciembre de 2017
viernes, 15 de diciembre de 2017
martes, 5 de diciembre de 2017
viernes, 24 de noviembre de 2017
AZAROAK 25: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA
gaude berriro ere ospatu nahi ez dugun egun batekin. Iaztik jarraitzen bagaituzu, orain dela 36 urte egun hau aldarrikapen honen egun ofizialtzat ezarri zela jakingo duzu. Bai horixe, 1981. urtean ezarri zuten munduari 1960. urtean Miraval aizpeei gertatutakoa gogorarazteko.
Aurten ez zaitugu gogaitu nahi hainbat datuekin, horregatik, jarraian bideo batzuk aurkeztuko dizkizugu, lehenengoa Suedian grabatutako gizarte esperimentua da, gaurko gaiarekin zerikusi zuzena duena:
Zelan da posible inork ez sartzea egoera hori gelditzeko? Zergatik uste duzu horrela jokatzen duela jendeak? Ziur erantzunen artean “beldurra” hitza ahoskatu dela. Zeren beldur dira? Zelan geldituko ziren pertsona horiek pentsatzean ez dutela ezer egin laguntzeko? Horrelako egoerak salatu eta gelditu behar dira, beldur barik!
martes, 21 de noviembre de 2017
lunes, 20 de noviembre de 2017
BALOREAK
ENPATIA
TALDE LANA
AUTOESTIMA
Suediako iragarki hau ikusi ostean ideia asko etortzen zaizkigu burura baina zureak jakin nahi ditugu. Horretarako galdera batzuk uzten dizkizugu:
- Zer datorkizu burura zuri?
- Uste duzu txano laranjaduna ausarta dela?
- Egingo ote zuen gauza bera bakarrik balego?
- Nor da ausartaren papera jokatzen duena?
- Inoiz sentitu zara "ilegorri"?
- Zelan konpondu zenuen?
- Ilea tintatzen duenaren laguntza bezala jaso zenuen?
- Zer deritzozu bere ekimenari?
- Jokatuko zinateke berdin horrelako arazo baten aurrean?
- Batzuk ez dute ezer egin, ez alde ez kontra. Zer deritzozu haien jarrerari?...
Ikusten duzunez hausnarketa dexente etortzen zaigu burura... Beharbada galdera guztien erantzuna ez daukazu, baina gogoeta bat luzatu nahi dizugu:
Oso erraza da besteak mintzea. Oso poteretsu senti gaitezke. Besteak baino hobeak garela pentsa dezakegu. Baina, geure bizitzan aurrera joan ahala, konturatuko gara guztiz kontrakoa dela. Poteretsuagoa, hobea, zoriontsuagoa eta maitatuagoa sentitzen da besteak zaintzen dituena.
Izan gaitezen ilegorriagoak!
Argi dago kanpoko itxuraz ezin zarela fidatu. Batzuetan laguntzat dituzunak ez dute erantzuten behar bezala eta, aitzitik, maiz, espero ez duzun pertsonengan altxorrik politenak topa ditzakezu eta laguntasunik politenak sor daitezke.
Baina, zer nolako lotura daukate bi bideoek? Guk ikusitako hiru ideia nagusi plazaratuko dizkizugu:
Batetik adierazten digute askotan guk bakarrik ezin diegula egoera zailei aurre egin, baina besteen laguntzarekin dena izaten dela posiblea, are gehiago besteek gugan sinesten dutela sentitzen badugu.
Bestetik ikusten dugu "desberdina" dena beti izaten dela ahulena, Maddiri gertatzen zitzaion moduan... Eta horretaz baliatzen dira erasotzaileak. Ausart sentitzen dira, baina koldarrak direla adierazten dute ahulagoak erasotzen. Ez dira ausartzen haiek baino ezagunagoak mehatxatzen edo txarto tratatzen,ez...
Eta azkenengo ideia: nahiz eta hasiera batean pertsonaia ahulak bakarrik daudela iruditu, amaieran ez da horrela eta ikustarazten digute beti beti dagoela norbait laguntzeko prest.
Amaitzeko argi utzi nahi dugu hurrengo ideia: ingurukoen laguntza eta konfidantzarekin dena izan daiteke posiblea! Hortaz, laguntza eman eta mezu baikorrak adierazi ondokoak babestuak eta maitatuak senti daitezen, eta horrela egoera latzak eramangarriago bihurtuko dira.
GURE ADN-A
Filmetan eta telebistako hainbat telesaiotan gaiztoa harrapatzeko oso pista garrantzitsua izaten da DNA. Antza, bere barruan, norberaren "matrikula" dago, hots, bere kode genetikoa. Bai lagun, bakoitzak bere DNA kodea dauka eta ezin da kopiatu. Bikiek ere ez daukate kode bera. Eta ez bakarrik gizakiok, bizirik dauden beste izaki guztiek ere beraien kodea daukate eta, kode horrek, lagun bakoitza bakarra izatea bermatzen du.
Batzuen ustez, beraien herrialdea onena da, besteena baino inportanteagoa eta besteek baino gehiago merezi duena. Zure iritziz, hau horrela izan beharko zen? Lehenengo eta bigarren mailako jendea egon beharko zen? Gaur egun, tamalez, horrela dela ematen du... Afrikako eta Asiako hainbat herrialderi buruz eta beraien jendeaz inor ez da arduratzen...
Bukatzeko, bi pertsonak, kulturalki etsaiak izan behar omen zirenak, lehengusu-lehengusinak ziren berria jaso zuten. Imagina ezazu zenbat aukera dauden edonon familia izateko! Frantziarrak zioen moduan, DNA froga hau egitea nahitaezkoa izan beharko zen. Horrela, extremismoak eta arraza puruen aldeko pentsamenduak desagertuko ziren, jendearen ikuspuntu zabalagoa eraikitzeko aukera emanez...
Pertsona hauei gertatu zaien moduan, zure DNAn hainbat lekuetako informazioa daramazu. Inoiz gelditu zara nongoa zaren pentsatzeko? Zure arbasoak nongoak ziren jakitea nahiko zenuke? Guk ez dakigu nongoak diren gureak, baina gauza batez ziur gaude: Mundua oso polita da eta berdin zaigu nongoak garen gu edo nongoa zaren zu, ongi etorria izango zarelako beti gure bizitzetara.
jueves, 16 de noviembre de 2017
martes, 14 de noviembre de 2017
miércoles, 8 de noviembre de 2017
martes, 7 de noviembre de 2017
EZ NAIZU EPAITU
Ez naz beltz, ez zuridxe
No soy blanco, ni negro
irrifarra nire ikurriñe.
La sonrisa, mi bandera
Ez naz cool, ez hipsterra,
No soy cool, ni hipster
ez dot zaintzen nire bixerra.
Ni cuido mi barba
Olerki gorri zaporedunak
Escribo poemas de sabor rojo
egiten dodaz uda heltzean.
Cuando llega el verano
Ez naizu epaitu nire itxuragaitik,
No me juzgues por mi aspecto
ez libre izateagaitik,
Ni por ser libre
ez arduretu nigaitik.
No te preocupes por mí
Ez naizu epaitu nire itxuragaitik,
No me juzgues por mi aspecto
ein nire bidxotzagaitik,
Hazlo por mi corazón
eta maite naizenagaitik.
Y ámame por lo que soy
Ez nintzen mundure etorri
No vine al mundo
danan gustokoa izeteko.
para agrarar a todo el mundo
Ze laburre dan bizidxe
Qué corta es la vida
eta zenbat kosta libre izetie.
y cuánto cuesta ser libre
Nitaz suposatzen zan bizidxe
La vida que se suponía de mí
errekara bota dot guztidxe.
la he tirado toda al río
Ez naizu epaitu nire itxuragaitik…
No me juzgues por mi aspecto
Biluzik jaidxo giñen,
nacimos desnudos
biluzik hilko gara.
desundos moriremos
Zergaitik aurre epaitu
Por qué prejuzgarme
ezagutzen ez banauzu.
Si no me conoces
Ez naizu epaitu nire itxuragaitik…
No me juzgues por mi aspecto
lunes, 6 de noviembre de 2017
SEGURIDADEA INTERNETEN
Asteazkenean eskolara etorriko dira guri tailer bat azaltzera. Gaia: SEGURIDADEA INTERNETEN!!!!
Hemen usten dotzuet interesgarria den film bat.
Hemen usten dotzuet interesgarria den film bat.
Harrituta, ezta? Hain polita zirudien guztia hasiera batean, ezen inork ezin zuen imajinatu horrelako amaiera garratza! Espero dugu inori gertatu ez izana horrelakorik eta, hau eredua ikusita, aurrerantzean inori antzekorik ez gertatzea.
Nahiko esanguratsua da bideoa bera baina sakon aztertuko dugu oso gai kezkagarria bata eta jakinaren gainean jarri nahi zaitugu. Bideoaren amaieran ematen da datu sinestezina, zelan da posible fidatzea eta inoiz ikusi ez duzun ezezagun batekin gelditzea? Ziur gaude ume horiek, interneten ezagututako pertsona aurrez aurre ikusteko pausa eman dutenak, jakinaren gainean egongo zirela. Saiatuko gara protagonisten zapatetan hartzen eta hurrengo galdoerak erantzuten: zerk bultzatu ahal izan ditu horrelako erabakia hartzera? Zer onura ekarriko die? Arriskurik ikusten ahal duzu hartutako erabakiez? Zer egin dute txarto?
Kontrolaezinak dira umeen papera modu desegokian jokatzen duten heldu horiek, horregatik jakinaren gainean jarri nahi zaitugu eta alarma piztuta izan dezazun nahi dugu horrelako egoerarik gerta ez dakizun.
Amaitzeko identifika ditzagun zein pausu ez diren egokiak: bideoaren hasieran laguntasun eskaera jasi¡otzen du mutikoak. Onartuko zenuke ezezagun baten eskaera bat? Baietz erantzunez gero, inporta zaizu kontatzea zertarako? Aurrerago argazkia ekatzen dio mutikoak neskatxari, honek tontoarena egiten du hasiera batean baina azkenean elkarri bidaltzen diote, egokia al da ekintza hori? Hemen, orain arte egindako gogoetekin, ezetz borobila erantzun izana espero dugu. Amaieran elkar ezagutzeko gelditzeko pausua ematen dute biek... Inoiz onartuko zenuke horrelako proposamenik?
Beharbada bideoa ikusi aurretik ez zitzaizun hain larria iruditzen horrelakorik egitea. Horrela bazen, bideoa aztertu ondoren eta egindako hausnerketen ostean, orain iritziz aldatu izana espero dugu eta kontuan izango duzula etorkizunean horrelako eskaerarik edo proposamenik jasoz gero.
Kontrolaezinak dira umeen papera modu desegokian jokatzen duten heldu horiek, horregatik jakinaren gainean jarri nahi zaitugu eta alarma piztuta izan dezazun nahi dugu horrelako egoerarik gerta ez dakizun.
Amaitzeko identifika ditzagun zein pausu ez diren egokiak: bideoaren hasieran laguntasun eskaera jasi¡otzen du mutikoak. Onartuko zenuke ezezagun baten eskaera bat? Baietz erantzunez gero, inporta zaizu kontatzea zertarako? Aurrerago argazkia ekatzen dio mutikoak neskatxari, honek tontoarena egiten du hasiera batean baina azkenean elkarri bidaltzen diote, egokia al da ekintza hori? Hemen, orain arte egindako gogoetekin, ezetz borobila erantzun izana espero dugu. Amaieran elkar ezagutzeko gelditzeko pausua ematen dute biek... Inoiz onartuko zenuke horrelako proposamenik?
Beharbada bideoa ikusi aurretik ez zitzaizun hain larria iruditzen horrelakorik egitea. Horrela bazen, bideoa aztertu ondoren eta egindako hausnerketen ostean, orain iritziz aldatu izana espero dugu eta kontuan izango duzula etorkizunean horrelako eskaerarik edo proposamenik jasoz gero.
NAHASITA
Gaur goizean Arte Ederretako Museora joan gara laburmetrai batzuk ikustera. Hemen dituzue ikusi ditugun guztiak. Asko ikasiko duzu film hauekin. IKUSI, INTERESGARRIAK DIRA ETA!!
Neska bat korrika bizian doa metroa ez galtzeko, baina ez du garaiz iristea lortuko. Hurrengo trenaren zain dagoen bitartean, jolas elektronikoetan jolastuko da bere sakelakoarekin. Geltokiko lurrean Rubik kubo bat dago botata, bizitza propioa du eta jolasteko gogo handia. Kuboa neskarengana hurbilduko da behin eta berriz erronka botatzeko. Berak planteatzen dion jolasari irtenbidea aurkitzea. Neska ahalegindu egingo da, baina berehala hasi nahiko du berriz ere sakelekoarekin jolasten. Azkenean, erabateko arreta jarriko du, jolasa amaitu arte. Ondoren, metroa hartuko du eta kuboa trena hartzeko garaiz iritsi ez den eta geltokian zain egon behar duen beste bidaiari batengana gerturatuko da.
MANELEN ABENTURA IZUGARRIA ETA ZOTZ MAGIKOA
Manelek, ume mizke bat, hainbeste nahi duen PS4aren ordez, zotz-kutxa ziztrin bat jaso du bere urtebetetzean opari moduan. Hasieran, txantxa bat zirudien, baina azkenean, inoiz jaso duen oparirik onenean bihurtzen bukatzen da.
IZOTZEZKO PRINTZESA
Errege egun bezperan, Antoniok eta Carmenek haien semeak, Lucasek, Ekialdeko Maiestateei idatzitako gutuna irakurtzen dute. Oso opari berezia eskatu du Lucasek eta horrek gurasoen uste sendoak eta maitasuna zalantzan jarriko ditu.
MIREIA ETA SULA
Film labur honetan Mireia eta Sularen adiskidetasunaren berri ematen digute. Neska-mutikoak elkarrekin joaten dira eskolara, eta eskolan nahiz handik kanpo denbora luze pasatzen dute elkarrekin jolasean. Baina, ezustean, Mireiak beste leku batera joan beharko du bizitzera bere familiarekin eta lagunek agur-jaia egingo diote. Sula triste dago bere lagunik onenak alde egingo duelako; Mireia, aldiz, alai eta arduragabe sentitzen dela dirudi, egoerak penatuko ez balu bezela, eta bien arteko laguntasuna baloratuko ez balu bezela. Horren ondorioz, Sula lagunarengandik aldenduko da eta ez du harekin hitz egin nahi izango, eta Mireiak alde egiten duen egunean ez du etxetik irten nahi izango hura agurtzeko. Dena den, azkenean, irten etra laguna agurtuko du.
HAMLET KOMEDIA
Film labur honek Hamlet antzezlan klasikoa antzezten ari den antzoki batera hurbiltzen gaitu. Baina eszenatokian gertatzen dena erakutsi ordez, film honek besaulki-patioan gertatzen denaren berri ematen digu; izan ere, hainbat ikusle iritsiko dira antzokira, errespetuz jokatuko ez dutenak eta eteteak eragingo dituztenak. Egoera are gehiago okertuko da maistra zorrotz bat eta haren gelako neska-mutikoak iristen direnean, mugimendu eta soinu-kaos erabatekoa eragingo baitute
lunes, 30 de octubre de 2017
Halloween, ohitura zaharra Euskal Herrian
Duela 60 urte
kalabazak lapurtu, hustu eta kandelak sartuta jendea beldurtzen ospatzen zuten
gure aitona- amonek 'Arimen Jaia'.
Gizartea
aldatzen ari da, eta horrekin batera antzinako ospakizunak alde batera uzten
dira, berriak hartzen direlarik. Euskal Herrian 'Halloween' galtzearen
arrazoiak asko izan daitezke. Baliteke garai hartako gazteei jai hau interesatu
ez izana. Bestela, 'Arimen Jaia' nekazal eremuarekin lotutako festa izan da,
eta teknologia berrien agerpenarekin baserriko ohiturak arrotzagoak gerta
litezke.
Azken urteotan jatorri irlandarreko amerikar jaia ospatzeko joera dago.
Egungo gazteek hori uste dute, behintzat. Kalabazak hustu eta kandela sartuz
jendea ikaratzeko ohitura atzerritik datorrela. Baina egia esan, gure aitona- amonek
urriaren azken egunean horrela ibiltzen ziren.
Izatez, 'Arimen Gau' honen oinarriak ez daude oso argi. Baina herri
guztietan antzeko ohitura zuten. Mutil eta neska gaztak izara batekin
mozorrotuta baserrietako kalabazak lapurtzen zituzten. Barrenak hustu eta begi,
sudur eta aho zuloak egin ostean barruan kandela bana sartzen zuten. Hauen
bidez jendea ikaratzen zuten. Garai hartan gauez kaleak ilunak ziren, ez
baitzegoen argirik. Beraz, errosarioari errezatzetik ateratzen ziren emakume
zaharrek susto handia hartzen zuen.
HALLOWEENEKO IPUINAK
6.maila B-ko ikasleak Halloween eguna dela eta ipuin desberdin batzuk asmatu ditugu. Bihar urriaren 31an 1 eta 2.mailako ikasleak gonbidatu ditugu eta eurei kontatuko dizkiegu. Asko gustatzea espero dugu!!!!!
viernes, 20 de octubre de 2017
KAIXO LAGUNOK!!!!
Aste honetan Sukarrietan egon gara, primeran pasatu dugu. Jarrera bikaina izan duzuenez asko ikasi duzue. Esperientzia polita izan da zuok hobeto ezagutzeko. Argazkiak ikusteko aukera daukazue.
miércoles, 11 de octubre de 2017
Zergatik etiketatu jendea ezagutu
baino lehen? Edo zergatik aurrepaitu norbait informazio guztia ez badaukagu?
Denok daukagu besteen erruak ikusteko itzelezko gaitasuna, baita besteen zorigaitzez barre egiteko ere, tamalez. Gogoratu hatzamar batez norbait seinalatzen duzunean, beste hirurek zu seinalatzen zaituztela. Beraz, ezer edo inor epaitu baino lehen, zeure buruaz kezkatu!
jueves, 5 de octubre de 2017
SUKARRIETA!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)