viernes, 24 de noviembre de 2017

AZAROAK 25: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA



gaude berriro ere ospatu nahi ez dugun egun batekin. Iaztik jarraitzen bagaituzu, orain dela 36 urte egun hau aldarrikapen honen egun ofizialtzat ezarri zela jakingo duzu. Bai horixe, 1981. urtean ezarri zuten munduari 1960. urtean Miraval aizpeei gertatutakoa gogorarazteko. 

Aurten ez zaitugu gogaitu nahi hainbat datuekin, horregatik, jarraian bideo batzuk aurkeztuko dizkizugu, lehenengoa Suedian grabatutako gizarte esperimentua da, gaurko gaiarekin zerikusi zuzena duena:


Zelan da posible inork ez sartzea egoera hori gelditzeko? Zergatik uste duzu horrela jokatzen duela jendeak? Ziur erantzunen artean “beldurra” hitza ahoskatu dela. Zeren beldur dira? Zelan geldituko ziren pertsona horiek pentsatzean ez dutela ezer egin laguntzeko? Horrelako egoerak salatu eta gelditu behar dira, beldur barik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario