Film labur honetan Mireia eta Sularen adiskidetasunaren berri ematen digute. Neska-mutikoak elkarrekin joaten dira eskolara, eta eskolan nahiz handik kanpo denbora luze pasatzen dute elkarrekin jolasean. Baina, ezustean, Mireiak beste leku batera joan beharko du bizitzera bere familiarekin eta lagunek agur-jaia egingo diote. Sula triste dago bere lagunik onenak alde egingo duelako; Mireia, aldiz, alai eta arduragabe sentitzen dela dirudi, egoerak penatuko ez balu bezela, eta bien arteko laguntasuna baloratuko ez balu bezela. Horren ondorioz, Sula lagunarengandik aldenduko da eta ez du harekin hitz egin nahi izango, eta Mireiak alde egiten duen egunean ez du etxetik irten nahi izango hura agurtzeko. Dena den, azkenean, irten etra laguna agurtuko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario