Halloween, ohitura zaharra Euskal Herrian
Duela 60 urte
kalabazak lapurtu, hustu eta kandelak sartuta jendea beldurtzen ospatzen zuten
gure aitona- amonek 'Arimen Jaia'.
Gizartea
aldatzen ari da, eta horrekin batera antzinako ospakizunak alde batera uzten
dira, berriak hartzen direlarik. Euskal Herrian 'Halloween' galtzearen
arrazoiak asko izan daitezke. Baliteke garai hartako gazteei jai hau interesatu
ez izana. Bestela, 'Arimen Jaia' nekazal eremuarekin lotutako festa izan da,
eta teknologia berrien agerpenarekin baserriko ohiturak arrotzagoak gerta
litezke.
Azken urteotan jatorri irlandarreko amerikar jaia ospatzeko joera dago.
Egungo gazteek hori uste dute, behintzat. Kalabazak hustu eta kandela sartuz
jendea ikaratzeko ohitura atzerritik datorrela. Baina egia esan, gure aitona- amonek
urriaren azken egunean horrela ibiltzen ziren.
Izatez, 'Arimen Gau' honen oinarriak ez daude oso argi. Baina herri
guztietan antzeko ohitura zuten. Mutil eta neska gaztak izara batekin
mozorrotuta baserrietako kalabazak lapurtzen zituzten. Barrenak hustu eta begi,
sudur eta aho zuloak egin ostean barruan kandela bana sartzen zuten. Hauen
bidez jendea ikaratzen zuten. Garai hartan gauez kaleak ilunak ziren, ez
baitzegoen argirik. Beraz, errosarioari errezatzetik ateratzen ziren emakume
zaharrek susto handia hartzen zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario