lunes, 30 de octubre de 2017

Resultado de imagen de halloween zer da
Halloween, ohitura zaharra Euskal Herrian
Duela 60 urte kalabazak lapurtu, hustu eta kandelak sartuta jendea beldurtzen ospatzen zuten gure aitona- amonek 'Arimen Jaia'.

Gizartea aldatzen ari da, eta horrekin batera antzinako ospakizunak alde batera uzten dira, berriak hartzen direlarik. Euskal Herrian 'Halloween' galtzearen arrazoiak asko izan daitezke. Baliteke garai hartako gazteei jai hau interesatu ez izana. Bestela, 'Arimen Jaia' nekazal eremuarekin lotutako festa izan da, eta teknologia berrien agerpenarekin baserriko ohiturak arrotzagoak gerta litezke.
Azken urteotan jatorri irlandarreko amerikar jaia ospatzeko joera dago. Egungo gazteek hori uste dute, behintzat. Kalabazak hustu eta kandela sartuz jendea ikaratzeko ohitura atzerritik datorrela. Baina egia esan, gure aitona- amonek urriaren azken egunean horrela ibiltzen ziren.
Izatez, 'Arimen Gau' honen oinarriak ez daude oso argi. Baina herri guztietan antzeko ohitura zuten. Mutil eta neska gaztak izara batekin mozorrotuta baserrietako kalabazak lapurtzen zituzten. Barrenak hustu eta begi, sudur eta aho zuloak egin ostean barruan kandela bana sartzen zuten. Hauen bidez jendea ikaratzen zuten. Garai hartan gauez kaleak ilunak ziren, ez baitzegoen argirik. Beraz, errosarioari errezatzetik ateratzen ziren emakume zaharrek susto handia hartzen zuen.

HALLOWEENEKO IPUINAK

6.maila B-ko ikasleak Halloween eguna dela eta ipuin desberdin batzuk asmatu ditugu. Bihar urriaren 31an 1 eta 2.mailako ikasleak gonbidatu ditugu eta eurei kontatuko dizkiegu. Asko gustatzea espero dugu!!!!!




viernes, 20 de octubre de 2017

KAIXO LAGUNOK!!!!

Aste honetan Sukarrietan egon gara, primeran pasatu dugu. Jarrera bikaina izan duzuenez asko ikasi duzue. Esperientzia polita izan da zuok hobeto ezagutzeko. Argazkiak ikusteko aukera daukazue.



miércoles, 11 de octubre de 2017


Zergatik etiketatu jendea ezagutu baino lehen? Edo zergatik aurrepaitu norbait informazio guztia ez badaukagu?




                                          


Denok daukagu besteen erruak ikusteko itzelezko gaitasuna, baita besteen zorigaitzez barre egiteko ere, tamalez. Gogoratu hatzamar batez norbait seinalatzen duzunean, beste hirurek zu seinalatzen zaituztela. Beraz, ezer edo inor epaitu baino lehen, zeure buruaz kezkatu!

jueves, 5 de octubre de 2017

SUKARRIETA!!!

Kaixo LAGUNOK!!!

Zer moduz?
Gu Amal, Xabier eta Ekaitz gara. Komentatu nahi dizuegu...


SUKARRIETA!!!!!!!!